XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerbitzu Sailak seinalizazio eta trafiko zenbait aldaketa burutuko dauz

Udal Zerbitzu Sailak hartutako erabakien arabera, zama-deszamaketarako gune barriak Askatasun Bidea, Nardiz tar Jon eta Santamañe kaleen hasieran lekutuko dira.

Sabino Arana enparantzan piboteak jarriko dira: udaletxe eta 10 zenbakiaien aurrean kotxeek ez dabelarik izango aparkatzerik.

Beste alde batetik, Artza frontoia, bokale eta anbulategi guneko kai bideari trafiko zentzu bat bakarrik lagatuko jako, kotxeek derrigorrez sartu beharko dabe frontoi aurretik eta anbulategitik urten.

Zerbitzu Sailak bestalde, herrian burutu nahi dabezan lanen barri emon dau: Bidebarrieta kalean argiak jartzeko 500 mila pzta erabiliko dira; Dolareaga kalean lan bardintsuak burutuko dira.

Zenbait kaleko tuberiak aldatu egingo dira, aintzineko fibrozementozko hodiak burdinezkoengatik konpontzeko: Arresi kaleko 1etik 11raino, Santamañe-Kurtziokoa eta Bizkaiko Jaurerrian, 15 miloi pzta guztira.